GU ERE ASMATZAILEAK GARA

Aupa guztioi!
Itxialdi garai honetan guk ez dugu lana egiteari utzi, guztiz kontrakoa! Lan eta lan jarraitzen dugu, gure irudimena landuz. Inguruneko irakasgaian asmakizunei buruzko lan ederra egin dugu.

Lehenik eta behin, bakoitzak historiako asmakizun bati buruz informazioa bilatu eta fitxa teknikoa bete zuen. Ondoren, ikasle guztien lanak gelako txostenean bildu genituen. Hemen azpian duzue emaitza! Txosteneko informazioarekin quizz jolasa egin genuen ere eta asmakizunei buruz aso dakitela erakutsi zuten ikasleek.

https://drive.google.com/file/d/10rFL0sWy2Qz6JE7nMVNN71HV0HRA7B0o/view?usp=sharing


Hasierako lan horri esker, asmakizun guztiak behar bati erantzuteko asmatzen direla ikasi genuen eta hortaz, bakoitzak bere ingurura begiratu zuen eta bere tramankulua asmatzera ekin zion. Asmakizun  onak eta originalak sortu dituzte asmatzaile gazte hauek! Zorionak ekipo, lan ederra egin duzue!

https://drive.google.com/file/d/1-zMmNCeKQEsqfx9YPsJiuWXOWjs_eOHr/view?usp=sharing
(kopiatu eta itsatsi esteka ikasteko)



Zaindu eta besarkada handi bat guztioi,
Txantxo







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

LH6 BINGORA!