Mezuak

EMMAREN URTEBETZE FESTA!

Irudia
Zorionak Emma! Gaur 12 urte bete ditu gure Emmak eta festa birtuala egin dugu Meet-en bitartez, sorpreatxo txiki bat eman nahian. Etxean genituen apaingarriak jarri ditugu buruan (pelukak, betaurrekoak, txanoak...) eta zorionak zuri abestu diogu. Ondoren, pelikulen jolasera jolastu dugu, hau da, mimikaren bitartez pelikulak antzeztu eta asmatu behar genituen. Oso dibertigarria izan da! Gustukoa izan duzula espero dugu Emma!Ondo bukatu zure eguna eta urte askotarako!.

LH6 BINGORA!

Irudia
Aupa ekipo! Gaur LH6ko hiru geletako ikasle eta irakasleok elkartu gara BINGOra jolasteko! Gustura aritu gara eta ondo pasa dugu elkarrekin. Gainera, guztion aurkegiak ikustea plazerra izan da! Zorionak Emmari, BINGOAren lehenengo edizioaren irabazlea izan baita!

ZORIONAK JON!

Irudia
Zorionak Jon , gelako 24on partez, Txantxo barne! Zurekin egon ezingo garenez, sorpresatxo hau prestatu dizugu! Egun polita izan eta zure familia eta lagunekin ospatu. Urte askotarako! (Bideoan 'Play'-ari ematen uzten ez badizue, klikatu beheko estekan) https://drive.google.com/file/d/1G6eacBut9sZ5OTirv4T3EgEiqhZiA3ZL/view?usp=sharing

TELMOREN URTEBETETZE BIRTUALA

Irudia
Apirilak 24ean Telmoren urtebetetzea izan zen. Zoritxarrez, ezin izan genuen gelako ospakizun tradizionala egin, hau da, patio orduan abestu, argazkia atera eta tarta goxua jan; horren ordez, sorpresa polita eman genion eta gelako guztiak Meet batean elkartu ginen Telmo zoriontzeko. Tarta ez genuen jan, baina bai abestu genuela eta argazkia atera genuela! ;)

GU ERE ASMATZAILEAK GARA

Aupa guztioi! Itxialdi garai honetan guk ez dugu lana egiteari utzi, guztiz kontrakoa! Lan eta lan jarraitzen dugu, gure irudimena landuz. Inguruneko irakasgaian asmakizunei buruzko lan ederra egin dugu. Lehenik eta behin, bakoitzak historiako asmakizun bati buruz informazioa bilatu eta fitxa teknikoa bete zuen. Ondoren, ikasle guztien lanak gelako txostenean bildu genituen. Hemen azpian duzue emaitza! Txosteneko informazioarekin quizz jolasa egin genuen ere eta asmakizunei buruz aso dakitela erakutsi zuten ikasleek. https://drive.google.com/file/d/10rFL0sWy2Qz6JE7nMVNN71HV0HRA7B0o/view?usp=sharing Hasierako lan horri esker, asmakizun guztiak behar bati erantzuteko asmatzen direla ikasi genuen eta hortaz, bakoitzak bere ingurura begiratu zuen eta bere tramankulua asmatzera ekin zion. Asmakizun  onak eta originalak sortu dituzte asmatzaile gazte hauek! Zorionak ekipo, lan ederra egin duzue! https://drive.google.com/file/d/1-zMmNCeKQEsqfx9YPsJiuWXOWjs_eOHr/view?usp=sharing (ko

Ibairen puzzlea

Irudia
Kaixo ekipo! Zer  moduz doaz oporrak? Esan bezala, blogean egiten duzutenaren berri ematera animatzen zaituztet! Ibaik eta bere familiak oporretan 1000 piezako puzzle berezia egin dute. Ea zeinek asmatzen duen zer den! Gernikako bonbardaketa irudikatzen duen koadroa bat da. Horren inguruan gehiago jakin nahi duzue? Ibaik Power Point bat sortu du honi buruz. https://docs.google.com/presentation/d/18S41EgzlLaWcjT5dzVE4Z-wCN6S4hdnTPWN_1fL4heQ/edit#slide=id.p1 Oso interesgarria eta aberasgarria! Eskerrik asko Ibai gurekin partekatzeagatik! Ezagutzen zenuten koadroa? Eta gertaera? Eta zuek, zer egin duzue oporretan? Ongi segi eta laster arte!!