Otsaila

Aupa lagunak,
Otsaila jada joan da eta gelan hilabete mugitua izan dugu, batez ere azken aste hauetan. Alde batetik, udaltzaigoei esker bide-hezkuntzari buruz ikasi genuen eta hirian zehar bizikletaz ibiltzeko gomendioak eman zizkiguten. 








Bestalde, iƱauteriak ospatu genituen baina horren inguruko argitalpena ikasleen esku dago eta laster iristsiko da ;)

Horren ondoren, hilaren 25ean Oker izeneko pelikula ikustera joan ginen Donostiako antzoki zaharrera. Film polita izan zen eta ondo pasa genuen. Hala ere, zoritxarrez, eguraldi txarra egin zuen eta kalean jolasteko aukera gabe gelditu ginen.


Azkenik, hilabetea bukatzeko, azkeneko ostegunean odol emaileen elkarteen partaideak hitzaldi bat ematera etorri ziren.

Martxoa ere mugitua izango delakoan gaude; izan ere, aste artistikorako entsailoak hasi ditugu jada eta gugan sinistu: prestatzen ari garena gustukoa izango duzue!!!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

LH6 BINGORA!